GUZTION ONDAREA, DENOK PARTE!
GUZTION ONDAREA, DENOK PARTE!
Ondare irisgarria eta inklusiboa
Zer dira Ondarearen Europako Jardunaldiak?
Ondarearen Europako Jardunaldiak Kultura Ondareari buruz sentsibilizatzeko anbizio handiko programa dira, Europako Kontseiluak Europar Batasunarekinlankidetzan sustatua.
Ate irekien jardunaldiak hauetan hauetan, salbuespenez eta egun jakin batzuetan soilik , jendeak bere ondare eta historiarekin lotutako baliabide ugari ezagutzeko aukera du.
Webgune honetan aurkituko duzu…
Euskadiko Ondarearen Europako Jardunaldiak
Jarduera
Udalerri
Lurralde
Egun
Urtero, Urrian, kultur ekitaldi ugari egiten dira Ondarearen Europako Jardunaldien babespean, Europa osatzen duten eskualdeen arkitekturari, adierazpen artistikoei, tradizioei eta askotariko trebetasunei balioa emateko, herritarrak harmonian batzeko helburuarekin, haien kultura- eta hizkuntza-desberdintasunak alde batera utzita.
Jardunaldi hauek Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen ekimena dira, eta foru-aldundiek bultzatzen dituzte Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Europan gehien egiten den kultura-ekitaldi parte-hartzailea dira.
Urtero, jarduera horiek Europan adostutako gai berezi baten ingurukoak dira, eta jardunaldietan parte hartzen duten lurralde bakoitzean aplikatzen dira. Oraingo honetan, aukeratutako gaia ondare irisgarria eta inklusiboa izan da.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburuak
Europako herritarrak Europako kultura-aberastasunaz sentsibilizatzea.
Europako kulturen mosaiko aberatsaren estimazioa sustatuko duen giroa sortzea.
Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitea eta Europan eta muga nazionaletatik haratago tolerantzia handiagoa sustatzea.
Jendeari eta agintari politikoei kultura ondarea mehatxu berrietatik babesteko beharraren berri ematea.
Europa aurre egin beharreko erronka sozial, politiko eta ekonomikoei erantzutera gonbidatzea.
Zer jarduera mota egiten dira?
Ondarearen Europako Jardunaldietan aurki dezakezunaren adibide batzuk baino ez dira.
Bisita antzeztuak
Tailerrak
Bisita arkitektonikoak
Ibilbideak eta mendi-ibiliak
Jolas tradizionalak
Kirol erakustaldiak
Itsasontziz paseatzea
Ibilbide gastronomikoak
Filmak eta proiekzioak
Bisita gidatuak
Artisautza
Kontzertuak
Museoetara bisitak
Herri dantzak
Ondare historikoa
Erakusketak
Publiko gisa parte hartzea
Zer gustatzen zaizu gehien? Ziur eskain diezazukegula! Kontsultatu lurralde bakoitzerako antolatutako jarduera guztiak, eta ez ezazu galdu jaso dugun eta, guztion artean, eraikitzen jarraitzen dugun ondare honetaz gozatzeko eta partekatzeko aukera paregabe hau.
Antolatzaile gisa parte hartzea
Udalak, erakunde ofizialak, kultura- eta gizarte-elkarteak eta, orobat, partikularrak. Beren ezagutza partekatu eta jardueraren bat antolatzen lagundu nahi duten pertsona guztiak gonbidatuta daude beren proposamenak bidaltzera. Jarri harremanetan lurralde bakoitzarekin edo deskargatu partaidetza-gida.
Gure kultura ondarea balioestea eta ezagutaraztea
2020ko Ondarearen Europako Jardunaldiak zirela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko ZENBAIT gogoeta partekatu zituen, gure kultura-berezitasunen nazioarteko erakusleiho gisa jarduteko duten garrantzia nabarmenduz.
Iñigo Urkullu
Lehendakari
"Kultura ondarea da gure jakintza kolektiboa, gure herriaren funtsa, arima...”
Bernardo Atxaga
Idazlea
"Kulturarekin zerikusia duen guztia erresonantzia, zabaltasun kontua da..."
Helena Taberna
Zinema zuzendaria
"Nire ustez, funtsezkoa da ingurua ezagutzea, gure arbasoek egin dituzten lanak ezagutzea eta gaur egun gozatu ahal izatea".
Karlos Argiñano
Sukaldaria
"Euskaldunok oso antzinako ondarea izateko zortea dugu. Gure gurasoek, gure aitona-amonek, gauza asko transmititu dizkigute, eta ohitura horiek guztiak atzetik datozenei pasatu behar dizkiegu".
Kultura ondarea Euskadin
Euskadiko panorama sozial eta kulturaleko pertsona garrantzitsuek ondare eta kulturari buruzko ikuspegia partekatzen dute atal honetatik eskura ditzakezun bideo batzuetan.
Ondare Irisgarria eta Inklusiboa
GUZTION ONDAREA, DENOK PARTE!
GUZTION ONDAREA, DENOK PARTE!
«Guztion ondarea, denok parte» lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldiek, aurten, inoiz baino gehiago, gure ondarea ezagutzeko eta herritarrei helarazteko gonbita egin dute, gure esku utzitako herentziaren zabalkundean inklusiboak izanda.
Inklusibitateak, ondarearen ikuspegitik, tradizionalki bazterrean egon diren gizarte-taldeak jartzen ditu eztabaidaren muinean, nahiz eta gure kultura-herentzia gure dibertsitateen batasunaren proiekzio zuzena den: kulturala, funtzionala, erlijiosoa, afektibo-sexuala edo belaunaldikoa, besteak beste.
2021ean, Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, programa osatzen duten jarduerak askotariko ikus-entzule horiekin konektatzea bilatzen dute.
Ondare irisgarria eta inklusiboa
Ondareak gaitasun handia du pertsonak beren historiaren eta interes partekatuen inguruan elkartzeko. Ondarearen Europako Jardunaldiek ehunka mila lagun bildu dituzte, Europako txokorik inspiratzaileenez gozatzeko aukera izan dutenak.
Hala ere, aniztasunari eta gutxiengoen inklusioari dagokionez gabeziak egon dira. Horregatik, hemendik aurrera, ahalik eta jende gehien biltzea da helburua.
Aurreko edizioak
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020
Kontaiguzu Ondarea
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2019
Ondarea Plazara
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018
Emakumeen Emaria
Jarduerak
250 jarduera baino gehiagorekin, ziur zure gustuko jardueraren bat aurkituko duzula.
Zer nahi duzu? Kontzertua? Mendiko ibilbidea? Hitzaldia? Antzinako monumentu batera bisita? Zinema-emanaldia? Produktu tipikoen dastaketa? Museo batera bisita gidatua? Ate irekien eguna ehun urteko fabrika batean?…
Proposamen bat izango dugu zuretzat, ziur!
Aste honetan hurrengoak goroipatuko ditugu:
ARABA
BIZKAIA
GIPUZKOA
Deskargatu lurralde bakoitzean programatutako jarduera-programa
ARABA
Programatutako jarduera
udalerritan
gehiago jakin
BIZKAIA
Programatutako jarduera
udalerritan
gehiago jakin
GIPUZKOA
Programatutako jarduera
udalerritan
gehiago jakin
Jarrai iezaguzu sareetan
Sare sozialetan, egunero kontsulta ditzakezu Euskadiko Ondarearen Europako Jardunaldietan antolatutako jarduera guztiak.
Ekitaldi bakoitza baino egun batzuk lehenago, gure Facebook eta Instagramkontuetan argitaratuko dira.
Era berean, antolaketa-arrazoiengatik gerta litekeen azken orduko edozein aldaketa kontsultatzeko modurik onena da, hala nola atzerapenak, programaren aldaketak, ordutegien aldaketak, sartzeko baldintzak, etab.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egingo diren jarduerei buruzko informazio guztia. Jarrai iezaguzu!
Aztertu zure mugikorrean eguneroko jarduera-programa.
OHAR GARRANTZITSUA!
COVID 19aren eragina dela eta, antolatutako zenbait ekintzek aldaketak izan ditzakete, edo baita bertan behera utzi ere.
Sar zaitez Facebook-eko gure perfilean jarduera bakoitzari buruzko azken orduko informazioa ezagutzeko.
Benetan sentitzen dugu sortutako eragozpena. Gogorarazi nahi dugu jarduera bakoitzaren antolaketaren lehentasun nagusia parte-hartzaileen segurtasuna uneoro bermatzea dela, kutsatzeko aukerak minimizatuz.
Eskerrik asko.
Ondarearen Europako Jardunaldiak Europan
Jarduerak 47 herrialdetan
Ondarearen Europako Jardunaldiak kontinente osoan gehien egiten den kultur ekitaldi parte-hartzailea da. 20 milioi bisitari urtean, Europako Kultur Konbentzioa osatzen duten 47 herrialdeetako bakoitzean, aktiboki parte hartzen dute egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako ondare komuna babesten eta balioesten.
Ospakizun-egunetan Euskaditik kanpo bazaude, Europarrok partekatzen dugun kultura ondarea ezagutzeko edozein bisita eta jardueratan parte hartu ahal izango duzu.
Esteka honen bidez, kontinente osoko jardueren gida osoa eskura dezakezu.
Parte-hartzaileentzako gomendioak
COVID-19
Jarrai itzazu une oro dagozkien erakundeek eta erakunde eskudunek ezarritako edukiera, pertsonen arteko distantzia eta babes-sistemak erabiltzeko gomendioei.
Ekipamendu egokia
Jarduera asko landa-bide eta bidexketan egiten direnez, oinetako eta arropa erosoak janztea komeni da. Euria egiten badu, kontuan hartu euritakoa eta kapusaia beharrezkoak izango direla.
Zure ibilbidea planifikatu
Planifikazio on batek ahalik eta ekintza gehienetan parte hartzeko aukera emango dizu. Gogoratu askotan aldez aurretik hitzordua eskatu behar dela, bisitetan parte hartzeko.
Taldearekiko errespetua
Puntuala izan eta abiapuntura iristeko bidea aldez aurretik aztertu. Bisitan zehar ez distraitu gainerako parte-hartzaileak eta gidariaren jarraibideak segi.
Aldez aurreko baieztapena
Hautatutako jarduerari lotutako telefono-zenbakiarekin harremanetan jarri behar da xehetasun guztiak baieztatzeko eta azken orduko aldaketarik ez dagoela egiaztatzeko.
Lagun iezaguzu hobetzen
Bukatzerakoan, ez izan zalantzarik zure jarduera zuzentzen duen pertsonarekin zure ikuspuntua komentatzeko. Asebetetze-inkestak topatu ezkero hartu minutu batzuk horiek betetzeko.