ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

JORNADAS

EUROPEAS DEL

PATRIMONIO

Araba: 2023ko Ondarearen Europako Jardunaldietan 13 jarduera egingo dira 9 herritan

por | Araba eus

“Ondare bizia” lemaren pean egingo dira irailaren 30etik urriaren 29ra, eta bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak eta natura ibilbideak egongo dira

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean egingo dira “Ondare bizia” lemaren pean, eta 13 jarduera izango dituzte, lurraldeko 9 herritan egingo direnak.

Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea, Kultura eta Kiroletako foru diputatuak, Ana del Valek, eta Javier Fernández Bordegarai, Museoen eta Arkeologia Zerbitzuko buruak, ekitaldi honen antolatzaileek, azaldu dutenez.

Horrez gain, urrian bisita gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, jendearentzat oro har. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba.eus helbidean adostu daitezke.

Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da. Informazio guztia liburuxkan eta https://www.europako-ondarea.eus/. web orrian.

 

Ir al contenido