ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

2020

 

2020ko

ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

ONDAREA ETA HEZKUNTZA

JARDUERAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

PROGRAMAK

GOMENDIOAK

Ondarea eta Hezkuntza

Gure hezkuntza-ondarea aztertzen dugu

Urkullu lehendakariak Ondarearen Europako Jardunaldien alde egin du; izan ere, 250 jarduera kultural baino gehiago antolatu dira Euskadin, herri-elkarte eta -taldeek, udalek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak koordinatuta.

Gure ondare-herentzia ezagutzaren trasmisioaren ikuspegitik

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldiek hezkuntza-jarduerak sortutako ondare-multzoa ikusaraztea eta balio ematea dute helburu.

Hezkuntzak funtsezko rola betetzen du, pertsonek ezagutzak bereganatu eta ondare-ondasunekiko errespetu eta sentikortasun jarrerak gara ditzaten.

Aurten, lehen hezkuntzako eskola zaharrek, institutuek, unibertsitateek, arte eta lanbide eskolek, patioek, jolas-plazek, maisu-maistren etxeek, idazmahaiek, liburuek, kartilek, mapek, argazkiek, eskulanek, jakintza tradizionalek, pertsonaia nabarmenek eta, oro har, gaur egun nor garen, era batera edo bestera, markatu duten era guztietako hezkuntza-esperientziek, esparru formaleko zein ez-formalekoek, hartuko dute parte.

ONDAREA ETA HEZKUNTZA

JARDUERAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

PROGRAMAK

GOMENDIOAK

Jarduerak

Ez galdu gehien interesatzen zaizkizun ekitaldiak

Aurtengo jardunaldiak bukatu dira dagoeneko. Datorren udazkenean ikusiko gara. Mila esker zuen parte hartzeagatik!

OHAR GARRANTZITSUA!

COVID 19-aren eragina dela eta, zenbait ekintzek aldaketak izan ditzakete edota bertan behera geratu daitezke.

Sar zaitez gure Facebook-eko perfilera eta ikus itzazu azken orduko informazioak. Sentitzen dugu eragozpenak sortu ahal izatea.

Ekintza bakoitzerako gure lehentasuna, osasun balditzak bermatzea eta partaideentzako arriskuak murriztea dela gogorarazi nahi dizuegu.

Eskerrik asko.

Jarrai iezaguzu sareetan

Jarduera guztiak, egunez egun, gure Facebook eta Instagrameko profiletan

Facebook

Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban egingo diren jarduerei Aztertu zure mugikorrean eguneroko jardueren programa buruzko informazio guztia. Jarrai iezaguzu!

Instagram

Aztertu zure mugikorrean eguneroko jardueren programa

ONDAREA ETA HEZKUNTZA

JARDUERAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

PROGRAMAK

GOMENDIOAK

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Zer dira ondarearen europako jardunaldiak?

Ondarearen Europako Jardunaldiak kultur ondareari buruzko sentsibilizaziorako anbizio handiko programa dira, Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin lankidetzan sustatua. Euskadin, hiru Foru Aldundiek bultzatzen dituzte, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Ate irekien jardunaldiak hauetan, salbuespenez eta egun jakin batzuetan soilik, jendeak bere ondare eta historiarekin lotutako baliabide ugari ezagutzeko aukera du.

kultura-ondoarea Euskadin

Kultura-eszenako pertsona garrantzitsu batzuek ondareari eta kulturari buruzko ikuspegia partekatzen dute hainbat bideotan. Bideo horiek atal honetatik eskura ditzakezu.

Europako Ondarearen Jardunaldiak 2019

Ondarea Plazara

Europako Ondarearen Jardunaldiak 2018

Emakumeen Emaria

ONDAREA ETA HEZKUNTZA

JARDUERAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

PROGRAMAK

GOMENDIOAK

Jardueren Programak

200 jarduera baino gehiago zure zain, zaila izango da bat edo beste gustuko ez izatea.

Kontzertu bat? Mendi-martxa bat? Hitzaldi bat? Eskola zahar batera bisita? Zinema-emanaldi bat? Bertako produktuen dastaketa bat? Museo batera bisita? Ate irekien jaurdunaldi bat ehunka urteko lantegi batean? Zer duzu gustuko? Ziur gure esku dagoela!

ARABA

Programatutako jarduera

BIZKAIA

Programatutako jarduera

GIPUZKOA

Programatutako jarduera

ONDAREA ETA HEZKUNTZA

JARDUERAK

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

PROGRAMAK

GOMENDIOAK

Parte-hartzileentzako gomendioak

s

COVID-19

Jarrai itzazu une oro dagozkien erakundeek eta erakunde eskudunek ezarritako edukiera, pertsonen arteko distantzia eta babes-sistemak erabiltzeko gomendioei.

Ekipamendu egokia

Jarduera asko landa-bide eta bidexketan egiten direnez, oinetako eta arropa erosoak janztea komeni da. Euria egiten badu, kontuan hartu euritakoa eta kapusaia beharrezkoak izango direla.

Zure ibilbidea planifikatu

Planifikazio on batek ahalik eta ekintza gehienetan parte
hartzeko aukera emango dizu. Gogoratu askotan aldez aurretik hitzordua eskatu behar dela, bisitetan parte hartzeko.

Taldearekiko errespetua

Puntuala izan eta abiapuntura iristeko bidea aldez aurretik aztertu. Bisitan zehar ez distraitu gainerako parte-hartzaileak eta gidariaren jarraibideak segi.

Aldez aurreko baieztapena

Hautatutako jarduerari lotutako telefono-zenbakiarekin
harremanetan jarri behar da xehetasun guztiak baieztatzeko eta azken orduko aldaketarik ez dagoela egiaztatzeko.

Lagun iezaguzu hobetzen

Bukatzerakoan, ez izan zalantzarik zure jarduera zuzentzen duen pertsonarekin zure ikuspuntua komentatzeko. Asebetetze-inkestak topatu ezkero hartu minutu batzuk horiek betetzeko.

© 2020 | Eusko Jaurlaritza | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru aldundiak utzitako irudiak.
Ir al contenido