ONDAREAREN

EUROPAKO

JARDUNALDIAK

JORNADAS

EUROPEAS DEL

PATRIMONIO

Bide, sare eta loturen ondarea

por | Bizkaia eus

Bizkaian erronka berri eta ilusionagarri bati ekingo diogu berriro ere, kultur ondarea zabaltzeko urteko programaren esparruan.

Izan ere, erronka berri horren eskutik, Lurraldeko kultur ondarea esploratuko dugu, historian zeharreko merkataritza-trukeen, kultura- eta arte-jardunbide partekatuen, sinesmenen eta ezagutzen bitartez.

Antzinako ibilbideak, hiriak edo herriak, horietako saltegiak, eraikinak, erlijio-eraikinak, posta-etxeak, dorreak, gotorlekuak eta bertoko ingurune eraikineko beste elementu asko dira hartu-eman horien adierazgarri, baita ondare ukiezinean utzitako arrastoa ere.

Hortaz, gai hori aukera ederra da bide, ibilbide eta bidexka horietatik berriro ibiltzeko eta gaur egungo paisaia osatzen duen kultur ondarea ezagutzeko.

Egokiera polita, bertoko ondarea askotariko eraginekin lotuta dagoela jabe gaitezen.

Martxan jarriko gara Bizkaiko ehundik gora kultur eragile eta talderekin batera landuko dugun jarduera-programa berri baten eskutik, eta jarduera horien amaiera bikaina hogeita laugarren Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira, urrian gauzatuko direnak.

Horretarako, hainbat formatutako ekitaldiak (bisitaldi gidatuak, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, erakustaldiak eta tailerrak) taxutuko ditugu, ondare eraikia ezagutarazteko, baita tokien eta komunikabideen arteko komunikazio- eta elkarrizketa-prozesu horren lekukotza ematen duten elementu ukiezinak ere.

Hori guztia antolatzen hasteko, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ondarearen Europako Jardunaldien koordintzaileak , topaketa batera deitu die kanpainaren antolatzaile diren eragileei eta interesa duen pertsona orori. Topaketa hori urtarrilaren 10ean egin da, eta 2024ko topaketen egutegiaren hasiera izan da.

Informazio gehiago

Ir al contenido